Bizitza betea

Grupo SSIn dihardugunok jakin badakigu erronka itzela dugula biztanleriaren zahartze globalarekin, eta, horregatik, zahartze aktiboa –Grupo SSIn “bizitza betea” esaten diogu– sustatzen duten programak eta zerbitzuak sortzearen alde egiten dugu.

Zahartzeko prozesuan, gizarteak badu funtsezko zeregina.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, zahartze aktiboak (active ageing) “pertsonei aukera ematen die beren ongizate fisiko, sozial eta mentaleko ahalmena beren bizi-ziklo osoan zehar gauzatzeko eta gizartean parte hartzeko, beren premien, nahien eta gaitasunen arabera; eta laguntza behar dutenean, berriz, babesa, segurtasuna eta zainketa egokiak ematen dizkie”.

Bizitza betea sustatzen duten ekintzak babestea da datozen urteetan garatzen eta bultzatzen jarraituko dugun lan-ildoa.

 

Hortxe, pertsonen bizitza betean oinarritutako gure proiektuetako batzuk:

BEGIRADA AKTIBOA

Begirada Aktiboa | Bilbo

Begirada Adia programa Grupo SSIk eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak diseinatu zuten, sare asoziatiboa, sare profesionala eta Bilboko gizartea mobilizatzeko, hiriko gizarte-ahultasuneko eta bakardadeko egoerak detektatzeko eta esku hartzeko planak aktibatzeko.

2013. urteaz geroztik, adinekoen elkarteekin, lehenik, eta, pixkanaka, beste kolektibo batzuekin, programa horri atxikitako talde guztiek osatzen duten Antena Sozialaren Sarea zabalduz joan da.

Begirada Adia Berria programa 2020an sortu zen, “gizarte-konektore” profila duen pertsona baten laguntzarekin, zeinak gizarte-ahultasuneko egoeran dauden bilbotarrak identifikatzen dituen. Jarduera kulturalak eta dinamikoak proposatzen dira, adinekoek elkarri esperientziak jakinaraz ditzaten eta elkarrekin mintza daitezen, eta, horrela, harreman-lotura berriak sor daitezen.

 

Envejecimiento activo: Mirada Activa, Grupo SSI
Mirada Activa, Grupo SSI
Mirada Activa, Grupo SSI
Mirada Activa, Grupo SSI
Mirada Activa, Grupo SSI

ADINDUEN ELKARTEAK

Laguntza teknikoa adinduen elkarteei | Donostia

Donostiako Udalak Adinduen Elkarteei Laguntza Teknikoa emateko duen Zerbitzua elkarte horien zuzendaritza-batzordeen eskura dago, beren burua antolatzen laguntzeko, lokala, elkartea eta jarduerak kudeatzeak dakartzan zeregin ekonomiko, administratibo eta dinamizatzaileari aurre egin ahal izateko.

Zerbitzu hori zuzendaritza-batzorde bakoitzaren profilera egokitzen da, eta behar-mota eta laguntza-mota elkarrekin bat etortzen saiatzen da, akonpainatzen du, hots, beharraren arabera gauzatzen, gainbegiratzen edota aholkatzen ahalegintzen da, eta ez du zuzendaritza-batzordeen alde egiten, haiekin batera baizik.

Duela urte batzuetatik hona, Abanto-Zierbenako Adinekoen eta Helduen Elkarteekin ere lan egiten du. Programaren helburua da jarduera fisiko eta mentalen eskaintza egonkorra erraztea, eta astean bi egunetan, goizez edo arratsaldez, gizarteratzeko eta harreman sozialetarako espazio bat sustatzeko aukera ematea, bakartzearen ondorio kaltegarriak saihesteko eta, ondorioz, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

NAGUSI ARETOA

Nagusi Aretoa. Adinekoentzako aisialdi aktiborako zentroa | Amorebieta-Etxano

Nagusi Aretoa 2014ko urrian inauguratu zen, udalerriko adinekoek aisialdiaren arloan dituzten beharrei eta igurikimenei buruzko informazioa biltzeko, eta horiek jarduera zehatz bihurtzeko asmoz.

Denboraldi horretan, 3 lantalde sortu dira; horiek sei hilez behin biltzen dira, eta bakoitzak gai hauen inguruko jarduera berriak abian jartzeari ekiten dio: osasuna, teknologia berriak eta kultura.

Hauek dira Nagusi Aretoan eskaintzen diren jardueretako batzuk: ibilaldi osasungarriak, bisita kulturalak, bidaiatzeko ingeles ikastaroa, informatikarekin lotutako tailerrak eta elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia, besteak beste.

Actividades en Nagusi Aretoa de Amorebieta, Grupo SSI
Actividades en Nagusi Aretoa de Amorebieta, Grupo SSI
ASTE NAGUSIA

Adinekoen Eguna Bilboko Aste Nagusian | Bilbo

Bilboko jaietan, Bilboko Udalak programa espezifiko bat antolatzen du Aste Nagusian, gaur egun hainbat gizarte-zerbitzu erabiltzen dituzten adinekoentzat. Dispositibo horren barruan, etxeko laguntza-zerbitzuaren eta etxeko laguntza-zerbitzuari berari lotutako eriondoko zentroaren erabiltzaile diren mendekotasuna duten pertsonak hainbat ekitalditara joaten dira.

2016an, seigarren urtez jarraian, Grupo SSIk programazioaren ekitaldi nagusia antolatzen du, Adinekoen Parte-hartze Eguna. Egun horretan, Grupo SSIko langileek, etxeko laguntzako laguntzaileek eta bulegoko langileek buru-belarri parte hartzen dute. Agenda, urtero antzekoa, hau da:

  • 11:00etan hasten da jardunaldia. Ordu horretan, parte-hartzaileak autobusez batzen dira Etxebarria Parkera joateko, eta han txistulari batzuek harrera egiten diete.
  • 12:00etan, ikuskizun bat ikusten dute, zirkuko artisten eskutik eta, ondoren, Etxetxua Plazara, Etxetxuako Kiroldegira, eramaten dira, Peñascal Fundazioak egindako bazkarira.
  • Etxetxuako Kiroldegian, 14:00etan, Marijaiak, gaitari-banda batekin, harrera egiten die parte-hartzaileei, eta bilbainadas abesten dituen talde batek bazkaria girotzen du.
  • Bazkaldu ostean, 15:45etik aurrera, dantzak eta bilbainadas, musika-talde batek girotuta. 17:00ak aldera, pertsona batzuk Zezen Plazara joaten dira eta eguna amaitutzat jotzen da.

2016an, 280 adinekok parte hartu zuten, Etxeko Laguntza Zerbitzuko, egoitzetako, etxebizitza komunitarioetako eta eguneko zentroetakoek. 2017an, 300etik gora.

Pandemiak eragindako etenaldi baten ondoren, 2022an berriro antolatu zen, eta adineko gehiagok parte hartu zuten. Izan ere, Etxeko Laguntza Zerbitzuko, Ostatu Zerbitzuko eta Eguneko Arretako eta Begirada Aktibo Berriko eta Aukeraguneko 400 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten.

Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI
Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI
Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI
Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI
Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI
Aste Nagusia, Día de las Personas Mayores, Grupo SSI

ADINEKOENTZAKO BIDAIA OSASUNGARRIAK

Adinekoentzako bidaia osasungarrien programa

Bilboko Udalarekin batera garatu da programa, eta ELZren erabiltzaileei bidaia-eskaintza egonkorra eskaintzea du helburu, gizarte- eta kultura-mailan aberasgarriak diren esperientziak bizitzeko aukera izan dezaten, haien gizarteratzea bultzatuta eta bakartzearen ondorio negatiboak saihestuta.

ELZren erabiltzaile batzuek ezin dute egungo eskaintza instituzionala eskuratu (IMSERSO, Aldundia…) arrazoi ekonomikoengatik, autonomiarik ezagatik edo beste faktore batzuengatik (bakardadea, bakartze soziala…), baina bidaiak eta oporrak bizitzako esperientziarik atsegingarrienetako eta aberasgarrienetako bat dira kultura-, gizarte- eta hezkuntza-mailan.

Zein dira programaren helburuak?

  • Gizarte- eta kultura-mailan aberasgarriak diren esperientziak bizitzea.
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak heztea.
  • Bakartze sozialeko egoerak saihestea.
  • Harreman eta lagun berriak egitea.
  • Osasun-egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea.
  • Toki eta ohitura ezberdinak ezagutzea.
  • Trebetasun sozialak hobetzea.

Oporraldian jolas- eta aisia-jarduerak, ariketa fisikoak eta psikomotrizitatea lantzeko jarduerak egiten dira, jaiak eta dantzak egiten dira, egun bateko txangoak egiten dira kultura-interesa duten hurbileko lekuetara, eta, horren ondorioz, pertsonen osasun fisikoa eta gogo-aldartea hobetu egiten dira eta harreman eta lagun berriak sortzen dira.

 

Programa viajes gerosaludables, Grupo SSI
Programa viajes gerosaludables, Grupo SSI
Programa viajes gerosaludables, Grupo SSI