Asistencia integral, Grupo SSI

Esku-hartze soziala

Etxeko laguntza

Grupo SSIk ematen duen etxeko laguntzaren bitartez, norberaren autonomia murriztua edota mendekotasuna duten pertsonei gizarte-laguntzako zerbitzuak ematen zaizkie, bai etxean, bai xede horretarako bereziki prestatutako toki edo zentroetan.

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) kontzeptu edo definizio baten alde egiteak esan nahi du gauzak egiteko modu bat, esku hartzeko era bat eta jasotzaileengan eta horien gizarte- eta ingurumen-ingurunean eragina izateko modu bat aukeratu dela.

ELZ MOTAK

Grupo SSIn lan egiten dugunontzat Etxeko Laguntza Zerbitzua etxeko arretatik haratago doa, gero eta ikuspegi prebentiboago eta errehabilitatzaileago baten arabera. Horrek bultzatzen gaitu aldi oro zerbitzu berriak garatzera, erabiltzaileei etengabeko arreta bermatzeko.

OINARRIZKO ELZ

Oinarrizkotzat jotzen diren etxeko laguntzako laguntzailearen berezko zereginen multzoa biltzen du –etxeko arreta eta arreta pertsonala–, horien intentsitatea, eguneko edo asteko antolaketa eta horien kontzentrazioa edo banaketa edonolakoak direla ere (bereiz eman daitezke).

ELZ ESPEZIALIZATUA

Nolabaiteko egokitzapena eskatzen du zerbitzuen jasotzailea den kolektiboaren, hots, adingabeen (adingabeen etxeko laguntza) eta familia desegituratuen eta bereziki kalteberak diren edo babesik gabe dauden pertsonen ezaugarrietara.

Oinarrizko zereginak ez ezik, hezkuntza-arloko esku-hartze espezializatuagoak ere biltzen ditu.

ELZ OSAGARRIA

Erabiltzaileen gizarteratzea erraztera bideratutako hainbat neurri biltzen ditu, baita etxeko laguntzaileak emandako laguntza pertsonala “osatzen” duten jarduerak ere: bidaiak, gizarte-estimulazioa, zaintzaileentzako laguntza eta telezainketak, besteak beste.

Egungo Etxeko Laguntza (ELZ edo etxeko laguntza zerbitzua) –Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan jasotako zerbitzua– Profesionaltasun-ziurtagiri espezifikoa duten profesionalek eman ohi dute. Lorpen itzela da, eta hori lortzen lagundu dugu, zehazgabetasunez beteriko eta gizarte-aintzatespenik gabeko urteak atzean utzita.

Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen irisgarritasuna, funtzionaltasuna eta bizi-kalitatearen hobekuntza errazteko behar diren laguntza teknikoak ematen ditugu etxean, aldi baterako ala etengabe.

Langile kualifikatuek prestakuntza ematen diete zaintzaileei eta laguntzaileei etxean, ekipamendu eta baliabide tekniko hauek erabil ditzaten:

LAGUNTZA TEKNIKOAK

/ Garabiak / Ohe artikulatuak / Taka-takak/ Gurpil-aulkiak
/ Makilak / Bainugelako egokigailuak / Bainuontziko egokigailuak / Bainuontziko barrak

Gizarte-akonpainamendua

Gizarte-konpainia aktiboa etxean eta etxetik kanpo, gizarteratzeko eta laneratzeko egoeran dauden pertsonek emana.

Birziklatu egin diren eta gizarte-akonpainamenduko zereginak egiteko gaitasunak eskuratu dituzten profesionalak dira, beren enplegagarritasuna indartzeko aukera ematen dieten gizarte- eta lan-trebetasunak pixkanaka berenganatu dituztenak.

Intervención social, acompañamiento social, Grupo SSI

Arreta soziosanitarioa

Arreta soziosanitarioa Bilboko udaleko ELZren erabiltzaileentzat.

Centro Convalecencia Grupo SSI

ERIONDOKO ZENTROA

Eriondoko Zentroa ELZren baliabide bat da, zeinaren bidez ospitaleko altaren ondoren eriondo izateagatik arreta intentsiboko baliabide bat behar duten baina ELZrako errekuperatu daitezkeen pertsonen aldi baterako egonaldiak betetzen diren.

1997. urteaz geroztik, Grupo Servicios Sociales Integrados-ek 14 toki ditu zerbitzu horren erabiltzaileentzat.

centro-convalecencia-personas-sin-hogar-grupossi

ETXEGABEENTZAKO ERIONDOKO ZENTROA

Etxegabeentzako Eriondoko Zentroa asistentzia-baliabide bat da, eta bederatzi ohe ditu pertsona horiei eriondoko egoeretan arreta soziosanitarioa bermatzeko.

Gizarte- eta hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala zaintzaileentzat

Apoyo socieducativo y psicosocial para personas cuidadoras

Gizarte- eta hezkuntza-laguntzako eta laguntza psikosozialeko zerbitzuak mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat edota senideentzat.

Zerbitzu horren helburua da desgaitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonak zaintzen eta laguntzen dituzten pertsonei akonpainatzea, familiaren esparruan.

Baliabide hauek kudeatzen ditugu:

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Zainduz programa, hainbat udalerritan: Abanto, Amorebieta, Muskiz, Ugao edo Zeberio.

Bilboko Udalaren Zorrotzako Etxebizitza Komunitarioa.

ZAINDUZ PROGRAMA

Programa horrek hainbat ekintza garatzen ditu; profesional espezializatuek dinamizatzen dituzte, eta gai hauek jorratzen dira:

/ Norberaren autonomia sustatzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak.

/ Gizartea mendekotasunari eta horren zaintzari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak.

/ Gizarte-boluntariotzako ekintzak.

/ Prestakuntza- eta informazio-zerbitzuak.

/ Taldeko eta banakako laguntza psikologikoa emateko zerbitzua.

ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA

Gehienez 14 pertsonak partekatzen dituzten bizitoki-baliabideak dira, zeinetan prestazio batzuk –hala nola ostatatzea, mantenua, garbitegia, etxeko arreta eta arreta pertsonala– beste eginkizun batzuekin –tutoretza, akonpainamendua eta gainbegiratzea– elkartzen diren, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko 185/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Gizarte-larrialdiak

Urgencias sociales

Gizarte Larrialdietan eta presa handiko egoeretan esku hartzeko Udal Zerbitzua Bilboko Udaleko zerbitzu bat da, eta lehen harrerako arreta ematen du etengabe eguneko 24 orduetan.

Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzuaren bidez (GLFZ), laguntza-eremua Bizkaia osora hedatzen da, larrialdietako koordinazio-gune gisa.

Gizarte Larrialdietako Zerbitzuak

Eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa ematen du zerbitzuak, eta oinarrizko premiak betetzea eskatzen duten pertsonei gizarte-arreta eskaintzen die.

Gizarte-babesgabetasuneko egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, ustekabeko gertakari batek eraginda, hala nola tratu txarrek edo erasoek, abandonu-egoerek, bizitoki- edo etxebizitza-arazoek, osasun-arazoekin lotutako egoerek edo familia-gatazka larriek, edo aurretik sumatu ezin den gertaera batek eraginda, pertsona-multzo bati eragiten dioten arrazoi naturalen edo eragindakoen ondorioz, esaterako, leherketek, istripuek, suteek, uholdeek edo erortzeek.

Ostatatzea / Eguneko arreta

Alojamiento/ Atención diurna

Intentsitate txikiko zerbitzua da, zeinaren bidez teknikariek zeregin hauek betetzen dituzten: bitartekaritza/bitartekotza, gizarte-akonpainamendua, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea. Pertsonekin lan egiten da, autonomia-maila mantentzeko eta hobetzeko, eta bizitza autonomoa izateko beharrezkoak diren trebetasunen eta gaitasunen narriadura prebenitzeko.

Zerbitzuak bizitoki kolektiboa ematen die gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden edo baliabide ekonomiko gutxi dituzten eta gizarte- eta familia-laguntzarik ez duten adinekoei, komunitate-ingurunean egon daitezen erraztuta.

EGUNEKO ZENTROAK

“Nafarroa” adinekoen Eguneko Zentroa, udal-zerbitzu bat da eta Amorebieta – Etxanoko adinekoentzat sortu da, xede honekin: arreta pertsonalizatua ematea eta erabiltzailearen premia, gaitasun eta nahiei modu egokitu eta moldakorrean erantzutea, ahal den neurrian, bere bizi-kalitatea hobetzeko.

Horretarako, Grupo SSIk Bizi Kalitatearen Ereduaren arabera garatzen du bere esku-hartzea, “Pertsonak ardatz dituen plangintza” metodologiaren bidez. Metodologia horren arabera, pertsonen beharrak dira esku-hartzearen xede, eta Zentroaren antolaketa eta kudeaketa egituratzen dute.

2018an, KonTenT-Tú eguneko arretarako zentroa abiarazi zen Lasarte-Oriako zentroan.

Adingabeentzako arreta

Atención a menores

Eskola Higieneko Programa asistentzia- eta prebentzio-zerbitzu bat da, eta higiene-baldintza eskasak dituzten ikasleen artean higiene- eta osasun-ohiturak sustatzea du xede, eskola-eremuan integratzea zaildu edo absentismo-egoerak eragin ditzaketen arrisku-egoerak prebenitzeko.

Bilbo udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetan ematen da zerbitzua. Hiru higienista laguntzailek ematen dute zuzenean, asteko egutegi baten arabera.

Higienista laguntzaile horiek ikastetxeetako zuzendaritzarekin eta Eskola Osasuneko talde teknikoarekin hertsiki koordinatuta lan egiten dute.

Arreta banaka ala taldeka ematen da (ikasgelaka), hautemandako beharren arabera. Banakako arretan, familiak ikasleen higiene-osasunean inplikatzera bideratutako jarduerak egiten dira.

Gaur egun, Grupo SSIk 13 Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikotan parte hartzen du.