LEGE OHARRA ETA WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

 

Grupo Servicios Sociales Integrados S. Coop. kooperatibak Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta, horretarako, lege-ohar hau sortu du:

Webgunea erabiltzeak Webgunearen erabiltzaile izaera ematen du, eta Lege Ohar honetan jasotako xedapen guzti-guztiak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzea dakar. Webguneko zerbitzuaren iraupena erabiltzailea Webgunera edo horren bidez ematen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unera mugatzen da. Beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Lege Ohar hau Webgunea erabili nahi duen bakoitzean, Webgune hori eta Lege Ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak aldatu egin baitaitezke.

 

1. INFORMAZIO OROKORRA:

Sozietatearen izena: Grupo Servicios Sociales Integrados S. Coop. (aurrerantzean, Grupo SSI).
IFK: F-48214787
Erregistro-datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroa, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburua, 621. folioa, 13. idazpena.
Egoitza soziala: Aita Lojendio kalea 1, 1.a, 48008, Bilbo
Harremanetarako helbide elektronikoa: info@grupossi.es
Harremanetarako telefonoa: 944 795 170

 

2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Grupo SSI da grupossi.es Webgunea osatzen duten elementu hauen titularra: iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-basea, edukia eta diseinu grafikoa –menuak, nabigazio-botoiak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, besteak beste– (aurrerantzean, “Edukiak”) edo, hala badagokio, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du, eta erabiltzaileari ez zaio laga elementu horien gaineko jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen araudiak aitortutako ustiapen-eskubiderik, Webgunea erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak izan ezik.

Marka erregistratuak: hemen aipatutako produktu eta konpainien izen guztiak dagozkien jabeen marka erregistratuak dira, eta Webgunera sartzeak ez du inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial edota bereizgarri horien gainean.
 

3. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

 

3.1. OROKORRAK

Erabiltzaileak Webgunea behar bezala erabili behar du, legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak betebehar hori ez betetzeak eragin ditzakeen kalte-galeren erantzukizuna izango du Grupo SSIren edo hirugarrenen aurrean. Berariaz debekatuta dago Webgunea erabiltzea Grupo SSIren edo hirugarrenen ondasun edo interesei kalte egiteko, edo, beste edozein modutan, Grupo SSIren edo hirugarrenen sare, zerbitzari eta gainerako ekipamendu informatikoak (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzeko.

3.2 EDUKIAK

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz erabiltzeko, baita aplika daitezkeen gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideekin bat etorriz ere. Adierazpen gisa soilik, erabiltzaileak, indarrean dagoen legeriaren arabera, ez ditu ekintza hauek egingo:

  • Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eskura jartzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, Legeak baimendutako kasuetan edo Grupo SSIk edo, hala badagokio, ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik.
  • Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera Softwaretzat edo Datu Basetzat har daitezkeen edukiak erabilera pribaturako erreproduzitzea edo kopiatzea, baita jendaurrean jakinaraztea edo hirugarrenen esku jartzea ere, baldin eta ekintza horiek nahitaez erabiltzaileak edo hirugarren batek edukiak erreproduzitzea badakarte.
  • Webgunea osatzen duten edukiak eta Grupo SSIk erabiltzaileen eskura jartzen dituen datu-baseak osorik edo zati handi batean erauztea edota berrerabiltzea.

3.3 DATUAK BILTZEKO INPRIMAKIAK

Webgunetik eskura daitezkeen eta une bakoitzean aplikagarriak izan daitezkeen pribatutasun-politiketan xedatutakoari kalterik egin gabe, Grupo SSIri zuzendutako zenbait zerbitzu edo eskaera erabiltzeko, aldez aurretik dagokion inprimakia bete beharko da.

Erabiltzaileak Webguneko inprimakien bidez aurreko ondorioetarako edo beste edozein ondoriotarako ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Ondorio horietarako, erabiltzaileak bermatzen du jakinarazten dituen datu guztiak benetakoak direla, eta Grupo SSIri emandako informazioa behar bezala eguneratuta izango du, betiere erabiltzailearen benetako egoeraren araberakoa izateko moduan. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da berak egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen erantzule bakarra, baita ematen duen informazioagatik Grupo SSIri edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteena ere.

3.4 WEBGUNEAN ESTEKAK TXERTATZEA

Bere webguneetatik Webgunean estekak txertatu nahi dituen erabiltzaileak jarraian zehaztuko diren baldintzak bete beharko ditu, eta horiek ez ezagutzeak ez ditu saihestuko legearen ondoriozko erantzukizunak:

  • Estekak Webgunearen home page edo orri nagusiarekin baino ez du lotuko, baina ezingo du inolaz ere hori erreproduzitu (inline link-ak, testuen kopia, grafikoak, etab.).
  • Nolanahi ere, une bakoitzean aplikagarri den eta indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, debekatuta egongo da edozein motatako frame-ak edo markoak ezartzea, baldin eta horiek Webgunea biltzen badute edo Webguneaz bestelako Interneteko helbideen bidez edukiak bistaratzeko aukera ematen badute, eta, nolanahi ere, Webaz kanpoko edukiekin batera bistaratzen badira. Hala: (i) erabiltzaileengan errorea, nahasketa edo iruzurra eragiten badu edo eragin badezake zerbitzuaren edo Edukien benetako jatorriari buruz; (ii) konparazio edo imitazio desleiala eragin badezake; (iii) Grupo SSI markaren eta prestigioaren ospea aprobetxatzeko balio badu; edo (iv) indarreko legeriak debekatzen duen beste edozein modutara.
  • Esteka txertatzen duen web-orrialdetik ez zaie inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo Grupo SSIri, bazkideei, langileei, bezeroei edo ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruz.
  • Esteka kokatzen den web-orrian ez da inolaz ere adieraziko Grupo SSIk esteka txertatzeko baimena eman duenik edo bidaltzailearen zerbitzuak babestu, lagundu, egiaztatu edo gainbegiratzen dituenik.
  • Debekatuta dago igorlearen web-orriaren barruan Grupo SSIren edozein marka izendatzaile, grafiko edo misto edo haren beste edozein bereizgarri erabiltzea, legeak baimendutako kasuetan edo Grupo SSIk berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, eta, kasu horietan, Webgunearekiko zuzeneko esteka baimentzen bada klausula honetan ezarritako moduan.
  • Esteka ezartzen duen web-orriak zehatz bete beharko du legea, eta ezin izango du, inolaz ere, eduki propiorik edo hirugarrenik eduki edo horiekin lotu, baldin eta eduki horiek (i) legez kontrakoak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen aurkakoak badira (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (ii) erabiltzaileari pentsarazten badiote, faltsuki, Grupo SSIk igorlearen ideiekin edo adierazpenekin –legez kontrakoak ala ez– bat datorrela, horien alde dagoela, horiek babesten dituela edo horiei atxikitzen zaiela; (iii) Grupo SSIren jarduerarekin desegokiak badira igorlearen web-orriko lekuari, edukiei eta gaiari dagokienez.

 

4. ERANTZUKIZUNETIK KANPO

 

4.1 INFORMAZIOARENA

Webgunean sartzeak ez du esan nahi Grupo SSIk egiaztatu behar dituenik webgunearen bidez emandako informazioaren egiazkotasuna, zehaztasuna, egokitasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna.

Grupo SSI ez da Webgunean emandako informazioan oinarrituta hartutako erabakien erantzulea, ezta erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako kalte-galerena ere, Webgunean lortutako informazioa oinarri bakartzat duten jarduketengatik.

4.2 ZERBITZUAREN KALITATEARENA

Webgunean sartzeak ez du esan nahi Grupo SSIk kontrolatu behar duenik birusik, harrik edo bestelako informatika-elementu kaltegarririk dagoen. Nolanahi ere, erabiltzaileari dagokio informatika-programa kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea. Grupo SSIk ez da Webgunearen zerbitzua ematen den bitartean erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan izandako kalteen erantzulea izango.

4.3 ZERBITZUAREN ESKURAGARRITASUNA

Webgunera sartzeko hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio-sareen bidezko garraioa barne. Horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagokio Grupo SSIri. Beraz, Webgunearen bidez hornitzen diren zerbitzuak eten edo ezeztatu daitezke edo eskuraezinak izan daitezke, Web-zerbitzua eman aurretik edo aldi berean.

Grupo SSI ez da erabiltzailearengan eragindako edozein motatako kalte edo galeren erantzulea izango, baldin eta kalte edo galera horiek telekomunikazio-sareetako akatsen bat edo deskonexioen bat bada, zeinen ondorioz Webgunearen zerbitzua eten edo ezeztatzen den zerbitzua ematen den bitartean edo aldez aurretik.

4.4 WEBGUNEAREN BITARTEZ ESTEKATUTAKO EDUKIENA ETA ZERBITZUENA

Webgunera sartzeko zerbitzuak esteka-gailu teknikoak ditu, erabiltzaileari Interneteko beste web-orri batzuetara sartzeko aukera ematen diotenak (aurrerantzean, “Estekatutako Webguneak”). Kasu horietan, Grupo SSIk bitartekaritza-zerbitzuen emaile gisa jokatzen du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 12ko 34/2002 Legearen 17. artikuluaren arabera, eta Estekatutako Webguneetan emandako eduki eta zerbitzuen erantzule izango da soilik, baldin eta zilegitasun ezaren berri badu eta esteka behar den arretaz desaktibatu ez badu.

Estekatutako Webguneak izateak ez du esan nahi, inolaz ere, webgune horien arduradunekin edo titularrekin akordiorik dagoenik, ezta Grupo SSIk emandako adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatzen edo sustatzen dituenik edo horiekin bat datorrenik ere.

Grupo SSIk ez ditu Estekatutako Webguneetako edukiak eta zerbitzuak ezagutzen, eta, beraz, ez du erantzukizunik izango Estekatutako Webguneetako edukien edota zerbitzuen zilegitasunik ezak, kalitateak, deseguneratzeak, erabilgarritasunik ezak, akatsak eta erabilgarritasunik ezak eragindako kalteengatik, ezta Grupo SSIri zuzenean egotz dakiokeen beste edozein kalterengatik ere.

 

5. SEGURTASUN NEURRIAK

Grupo SSIK jakinarazten dizu badituzula ezarrita zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatu, galdu eta baimenik gabe tratatu edota eskura ez daitezen beharrezkoak diren segurtasun teknikoko eta antolakuntzako neurriak, kontuan hartuta, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak. Hori guztia, datu pertsonalak babesteko indarreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz (2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datuak Babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa).

 

6. LEGERIA

Lege Ohar hau Espainiako legeriak arautzen du.