Grupo SSI gara, eta, 1986. urteaz geroztik, gizarte-kalteberatasun eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu.

Grupo SSI, Servicios Sociales Integrados S. Coop., kooperatibak 35 urtetik gorako jardunbidea du. Gizarte-ekimeneko eta onurako publikoko enpresak biltzen ditu, eta profesionalek eta kudeatzaileek osatzen dute.

Gure helburua da erabateko erantzuna ematea, era berritzailean, Euskadin gizarte-kalteberatasuna eta mendekotasuna duten pertsonen gizarte-premiei, eta zahartzearen ekosistemarekin elkarlanean aritzea bizitza-luzeraren erronkari heltzeko.

Bi lan-arlo handi hauetan trebatuta eta espezializatuta dagoen talde profesionala gara: mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta ematea eta gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden duten pertsonei arreta ematea.

Ezagutu nor garen Grupo SSIko taldekideok

Gure taldea 570 langilek osatzen dute

Somos Equipo Grupo SSI
Somos Equipo Grupo SSI
Somos Equipo Grupo SSI
Somos Equipo Grupo SSI
Somos Equipo Grupo SSI
Somos Equipo Grupo SSI

Eta taldeburua:

Karmele Acedo, Grupo SSI

Karmele Acedo

Grupo SSIko CEO

Merche Arribas, Grupo SSI

Merche Arribas

Grupo SSIko presidentea

Ezagutu gure historia

historia 2022
HASIERA

1983an, adinekoen etxeko zaintza emakumeen esku uzten zen, eta emakume horietako gehienak arrisku sozialeko egoeran zeuden, kualifikazio profesional txikia zuten edo ez zuten batere kualifikaziorik, eta behar larriei arreta ematen zieten gainera.

1986an, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Cáritas Diocesanas argi eta garbi gizarte-jarduera zena antolatzen hasi ziren.

Eraldaketa-testuinguru horretan sortu zen Grupo SSI, Mª Luisa Mendizabalen eta Garbiñe Errekalderen eskutik. Biek beren gain hartu zuten Bilboko Etxeko Laguntza Zerbitzua kudeatzeko enpresa bat sortzeko erronka, eta, beren balio kooperatiboak oinarri hartuta, forma juridiko hori hautatu zuten.

Aurretik elkar ezagutzen ez zuten baina Bilboko etxeetan jarduera bera egiten zuten 35 emakumeren laguntzarekin, sarea ehuntzen hasi zen, eta, hala, kooperatiba sortu zen.

Lehenengo bi urteetan, hasierako taldea sendotuz joan zen, eta, pixkanaka, beste emakume batzuk sartu ziren. 1989an, etxeko laguntzako 250 laguntzaile ziren.

Egun batetik bestera, emakumezko langile horiek enpresaburu bilakatu ziren, gainera, behar bezala zehaztuta ez zegoen jarduera batean. Etxeko laguntza-zerbitzuetan, pertsonek hainbat zeregin eska zitzaketen, hala nola etxea margotzea, jaiegunetan ogia erostea, komunontzia konpontzea, janaria prestatzea, txakur bat paseatzen ateratzea…

Kooperatibaren zuzendaritza bere gain hartu zuten emakumeen lehen erronka, beraz, identitate propioa sortzea izan zen.

1992an, 500 langilek osatzen zuten plantilla.

PROFESIONALIZAZIOA

Lehen urte haietan, etxeko laguntza-zerbitzuan egiten ziren zereginak edukiz bete ziren, eta gero eta modu profesionalagoan antolatu, lehenetsi eta egituratu zituzten.

Egiteko horrek errekonozimendu publiko eta pribatua merezi izan zuen, Eusko Jaurlaritzaren eta Enpleguko Institutu Nazionalaren diplomen bitartez, baina Grupo SSIk lanbideari prestakuntza aitortua emateko zuen aldarrikapena beranduxeago lortu zen. Izan ere, oraintsu sartu dira indarrean Profesionaltasun Ziurtagiriak.

Araudirik ezak ez zion eragotzi Grupo SSIri prestakuntza-ibilbide propioak eraikitzea, eta hainbeste urtez buru-belarri aritu ondoren, etxeko laguntzako laguntzaile bihurtu ziren emakume langileak.

Bestalde, adinekoen eta babesgabetasun-egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuten zaie. Hala, 1997an lehen eriondoko zentroa ireki zen, eta 2001ean, Grupo SSI Bilboko Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuan sartu zen.

Aldi berean, 2004. urteaz geroztik, zerbitzu-zorroa ugaritu egin zen, baita gizarteratze- eta laneratze-prozesuen bidez etxean eta etxetik kanpo laguntza emateko Grupo SSIn sartu ziren langileen kopurua ere.

AURRERAPENAK

Etxeko laguntza-zerbitzuak ziklo bat itxi zuen eta beste bat ireki, zeinean mendekotasuna, kronikotasuna, osasuna eta pertsonen zerbitzura dauden teknologia berriak gure gizartean indarrez sartu ziren. Eta Grupo SSIk alderdi horiek txertatzen ditu bere egunerokotasun profesionalean.

Ezagutzaren kudeaketa-arloak apustu sendoa egiten du zaintzaileek gaitasun digitalak eskura ditzaten, IKTei eta zainketa integratuei lotutako prestakuntza-espezialitateen bidez.

2011n, prestakuntza-jarduera berritzaile hori indartu egin zen: Home Care Lab (HCL) berrikuntza-dibisioa eta lehenengo Living Lab soziosanitarioa, Euskadin aitzindaria, sortu ziren, eta 2012. urtean, Training Center (Simon Bolivar kalean).

2016an, Grupo SSIk 30. urteurrena bete zuen, sektore soziosanitarioan, SOCEM HUB dibisioan, berrikuntza sozioteknologikoko Europako proiektuetan gogoz parte hartzen eta gizarte-ekintzailetzako proiektuak mentorizatzen eta babesten murgilduta.

GAUR EGUN

Talde kooperatiboak presentzia handia du Bizkaian, hala nola Bilbon, Etxebarrin, Muskizen, Uribe Kostako Mankomunitatean, Zornotzan edo Abanto-Zierbenan, eta Donostian, adinekoen hainbat elkarterekin.

Grupo SSI, 2018an, Lasarte-Oriako eguneko arreta zentroa kudeatzen hasi zen, eta emaitza oso onak lortu zituen. Gipuzkoan bere jarduera sendotzeko asmoz, Arrasaten egoitza bat zabaltzea erabaki zuen, udalerri horretan gaur egun eskaintzen duen Etxeko Arreta zerbitzuari estaldura handiagoa eskaintzeko asmoz.

Azken urteotan, hainbat proiektu sendotu dira, hala nola Begirada Aktiboa eta aurrez aurreko oinarri teknologikodun formatu berri batzuk. Helburua da nahi gabeko bakardadearen sentimendua eta ahultasun soziala minimizatzea adinkoengan, komunitatean harremanak bultzatuta.

Aldi berean, programa berriak sortu ziren, eta horiek arreta jarri zuten zilarrezko ekonomiako (MugiAdin) lan-aukerak sortzen. 2021az geroztik, ZainLab-ek, zainketen ekonomiaren bidez, lan-merkatua sortzen laguntzen du, profil berriak sortzen eta sektore horretan rol eta gaitasun profesional berriak identifikatzen.

2022ko otsailean, Grupo SSIk BBKrekin, Barakaldo Udalarekin, Lanbideren laguntzarekin, sinatutako lankidetza-hitzarmen baten ondorioz, SEEK (Silver Economy Eskola) zabaldu zen Barakaldon. Gune berritzailea da, Living Lab bat du, eta horrek zainketen eta adinekoen eremuan, prestakuntza eta ekintzailetza eta nahi gabeko bakardadearen prebentzioa bateratzen ditu.

Hamar urtez baino gehiagoz gizartea eraldatzen lagundu ostean, Grupo SSIk Home Care Lab-en (HCL) hamargarren urteurrena ospatu du “10 urte gizartea eraldatzen laguntzen” lelopean.


EFFEko idazkaritza dagokigu (European Federation for Family Employment), eta tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat erakunderen partaide gara.

2015. urteaz geroztik, Konfekoop-eko gobernu-organoan gaude, Rosa Lavín presidentea baita.

Gaur egun, Europako esparruko eragileekin batera, etxeko zainketen esparruan profil profesional berriak eta horien trebakuntza-ibilbideak diseinatzearekin lotutako nazioarteko proiektuetan parte hartzen dugu, baita etxeko arreta pertsonalari teknologia soziala aplikatzearekin lotutakoetan ere.

effe
gizatea
enoll
Adhesión a la Red Española de Empresas Saludables
Konfekoop-cooperativas-euskadi
aptes
acede
consejo-vasco
eapn
elkarlan
eges
helduak
reas

EFFE, European Federation for Family Employment

Erkide

Gizatea

European Network of Living Labs

Acede

APTES

Eusko Jaurlaritza

EAPN

Elkar-lan

Eges

Helduak Adi!

Reas

Red Española de Empresas Saludables