Soledad, Grupo SSI
Ayuda

Bizitza-luzera

Ayuda

Komunitatea

Ayuda

Antena sozialak

Ayuda

Nahi gabeko bakardadea

Bakardadea

soledad-grupossi

Egungo gizarteko biztanleen bizitza gero eta luzeagoa denez, bakardadeari aurre egin behar zaio. Grupo SSIk 10 urte baino gehiago daramatza ildo horretan lanean, hainbat proiektu eta udalerriren bitartez. Nahi gabeko bakardadean jartzen da arreta, pertsonen sentimendu eta bizipen larria baita, asegabetasuntzat jotzen baitute, norberaren arazotzat.

55 urtetik gorako pertsonen inguruan egon daitekeen bakartze soziala edo harreman-bakartzea harreman primario edo naturalen mugatzat, urritasuntzat edo gabeziatzat hartzen da: bikotekidearena, senideena, bizikidetzarena, bizilagunena, aintzatespenarena…

BAKARDADEA

Nola egin aurre errealitate horri?

Esku-hartze sozialaren aldeko apustua da, nahi gabeko bakardadeari dagokionez.

Grupo SSIk hauen alde egiten du:

ESKU-HARTZEA

Zuzeneko esku-hartzea, harremanen arloan aldaketak eragingo dituena.

HURBILTASUNA

Hurbiltasunetik, ingurune hurbileneko pertsonak barne hartuta.

ELKARLANEKOA

Komunitatearekin eta komunitatearentzat, aurrez aurrekoa eta birtuala uztartuta.

TEKNOLOGIKOA

IKTak txertatuta, komunitatearekiko eta komunitatearentzako konektibitatea errazteko.

Bizkaia Saretu

Bizkaia Saretu bakardadea prebenitzeko eskola izateko asmoz sortu zen. Horren jarduera bakartzearen aurkako eragileak prestatzen eta dinamizatzen oinarritzen da: helduak, 55 urtetik gorakoak, beren lurraldearekin eta gizartearekin konprometituak, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko konponbideak bilatu eta proiektuak asmatu nahi dituztenak.

Grupo SSIk sentsibilizazio-, prestakuntza- eta akonpainamendu-ekintzak egiten ditu, pertsona heldu horiek, beren eguneroko bizitzan, boluntariotza-ekintzetan edo beren lanbide-eremuan, beren ingurune hurbilean bakardadea goiz detektatzeko eta prebentzio-ekintza bultzatzeko proiektuak gauzatu ahal izan ditzaten.

Bestetik, Bizkaia Saretuk ezagutza eta jardunbide egokien gordailua sortu du, ebidentzia zientifikodun proiektuena, zeinak Grupo SSIko profesionalek eta Bakardadearen aurkako Eragileen Sareak diseinatu eta koordinatzen dituzten. Horiek beste erakunde batzuen eskura ere badaude.

Soledad y Bizkaia Saretu, Grupo SSI

Bizkaia Saretuk BBK Fundazioaren babesa du.

bbk
bizkaia-saretu

Bizkaia Saretu, nahi gabeko bakardadea prebenitzeko ezagutza-eskola. Gizartearen eskura. Komunitatearena eta komunitatearentzat.

Begirada Aktiboa

Soledad y Mirada Activa, Grupo SSI

Begirada Aktiboa programa adinekoengan nahi gabeko bakardadea prebenitzeko Grupo SSIk egindako ekimen batetik sortu zen. Programa horretan, boluntarioak “antena sozialak” dira eta beren auzoetako ahultasun-kasuak identifikatzen saiatzen dira.

Grupo SSIren I+G+b dibisioak diseinatu zuen programa. Duela 6 urte ezarri zen Bilbon eta duela 2 urte, Donostian. Antena sozial gisa, beste adineko batzuekin lagunkoitasun-sareak sortzen dituzten adinekoen inplikazioa da programa horren gakoa.

Begirada Aktiboak gure gizartean sortu den erronka handiari erantzuten dio, eta helburu du adinekoak baldintza onenetan, mendekotasun-egoerarik gabe, ahalik eta denbora luzeenean eta behar bezalako erosotasunarekin bizi ahal izatea. 2013an sortu zenetik, Udaleko Gizarte Zerbitzuen ohiko baliabideekin identifikatzeko zailak diren bakartze-egoerak detektatzeko aukera eman du.

«Antena» deitutako boluntarioen bitartez, arrisku-kasuak detektatzen dira eta informazioa biltzen da, eta hori Gizarte Ekintza Sailari baliagarria zaio pertsona horiengana hurbiltzeko eta behar duten laguntza eskaintzeko.

Sare solidarioa eta gertukoa da, eta udalerriko adinekoen elkarteak, adinekoekin lan egiten duten beste elkarte profesional batzuk eta herritarrak atxikitzea bultzatzen du.

Begirada Aktibo Berria programa 2020an sortu zen, adinekoengan bakardade-sentimenduak arintzeko eta haien auzoko eta komunitateko pertsonekin harremanetan jartzeko. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, “gizarte-konektore” profila duen pertsona baten laguntzarekin gauzatzen dute, eta horrek gizarte-ahultasuneko egoeran dauden bilbotarrak identifikatzen ditu.

Harreman-lotura berriak sortzea sustatzeko, jarduera kulturalak eta dinamikoak proposatzen dira, adinekoek elkarri esperientziak jakinaraz diezazkieten eta elkarrekin mintza daitezen.

 

Nagusi Kafegunean

2018an, halaber, nobedade hau gehitu zen: “begirada” zuzenean sartzen da adinekoen etxeetan, kafe bat aitzakia izanda,  “Nagusi Kafegunean”, ekimenaren eskutik. Horren helburua da kalera nekez irteten diren edota kontaktu sozial gutxi dituzten adinekoen artean harreman-sare berria sortzea.

Grupo SSIk hiru hautabide proposatu ditu ekimen horrekin bat egin nahi duten adinekoentzat:

soledad-bizkaia-saretu

KAFEA ZURE ETXEAN

Kafea zure etxean: Grupo SSIko teknikari bat etxeetara joaten da eta, kafe bat edo antzeko jarduera bat aitzakiatzat jarrita, adinekoarekin konpainia- eta elkarrizketa-espazioa partekatzen du.

soledad-bizkaia-saretu

KAFEA ESPAZIO ADISKIDETSUETAN

Kafea espazio adiskidetsuetan: adinekoen elkarteen ostalaritza-gunean garatzen da. Profesional batek auzoko hainbat adinekorekin topaketak dinamizatzen ditu, sare egonkorrak eraikitzea sustatzen saiatuta.

soledad-bizkaia-saretu

HIRURON ARTEKO KAFEA

Hiruron arteko kafea: profesionalak bakartuta dauden pertsonen arteko lotura errazten du. Pertsona horiek “hiruron arteko kafea” hartzen dute mugak dituen pertsonaren etxean.

Aukeragune

Bilboko eguneko arretarako lehenengo zentroa da Aukeragune, eta ahultasun funtzionaleko edota harreman-ahultasuneko egoeran edo bakardadeko edota bakartze sozialeko egoeran dauden pertsonentzat.

Era askotako jarduerak eskaintzen ditugu, pertsona bakoitzaren arabera diseinatu direnak, Hiribilduko adinekoen artean nahi gabeko bakardade-egoerak murrizteko: trebakuntza digitala, psikomotrizitate-tailerrak, ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak.

Bisita kulturalak, euskara-eskolak eta memoriaren entrenamenduak ere egiten ditugu. Kafe baten inguruko hitzaldiak eta mindfulness dira beste proposamenetako batzuk.