

Mentoring

Silver Economy

Lanean txertatzea

Ekintzailetza
Ekintzailetza eta enplegua zahartze-sektorean

Hasieratik, enplegua sortzea izan da gure balioetako bat. Eraikitzen ari zen eta pertsonek erdi-profesionalizazio baldintzetan lan egiten zuten sektore batean Bilboko udalerrian kalitatezko enplegua sortzeko jaio ginen.
Berez, kooperatibak egindako lanarekin bat etorriz, SOCEM HUB sortu da: Grupo SSIren apustua Silver Economy eremuan enplegua eta ekintzailetza bultzatzeko.
SOCEM HUB SORTU DA
–
Lan-ildo horren helburua da sare adimendun bat sortzea da, Euskadiko Silver Economy-ko eragile guztiak inplikatuko dituena eta haren garapena bultzatuko duena, etorkizuneko enplegu-premiei aurre egiteko.
Nola egituratzen da SOCEM HUB?
SOCEM BI proiektua eta ConsolidaKoop, Europako Gizarte Funtsak diruztatuta.
1. SCOUT & CURATE
–
Sisteman ezagutza txertatzeaz arduratzen den arloa.
Zahartzearen arloko nazioarteko negozio-ereduetan jardunbide egokiak identifikatzera bideratutako ezagutza bilatzen du, eta haren potentziala identifikatzen saiatzen da.
2. PRESTAKUNTZA AURRERATUA
–
Prestakuntza horren helburua da pertsonak ahalduntzea HUBk identifikatutako enplegagarritasun- eta negozio-aukerak eraginkortasunez aprobetxa ditzaten.
Oinarrizko zereginak ez ezik, hezkuntza-arloko esku-hartze espezializatuagoak ere biltzen ditu.
3. EMPLOYMENT HUB
–
Arlo horren xedea da SOCEM Hub-en programetan prestatutako pertsonak lanean txertatzea eta nork bere lana sortzea (autoenplegua).
Hala, proiektuaren asmoa da Grupo SSIren 35 urteetan ikasitako ezagutza, baliabideak eta esperientizak eraldatzea eta EAEko ekintzaileen eskura jartzea.
Prestakuntza- eta mentoretza-programak
Prestakuntza- eta mentoretza-programen bidez, Grupo SSIn eskuratutako ezagutza mobilizatzen da enplegu berriak, zerbitzu berriak eta negozio-eredu berri errentagarri eta jasangarriak sortzeko.
Adinekoen beharrei eta biztanleriaren zahartzeari erantzungo dieten enpresa-proiektuak, alegia.
Gaur egun, Grupo SSI programa hauek garatzen ari da, beste eragile batzuekin elkarlanean:
Aribideko edizioak
Une honetan, ez dago tokirik ekintzailetza-ekimenak sustatzeko programetarako. Beste edozer argitzeko, jarri harremanetan gurekin: socem@grupossi.es.
–
Aurreko edizioak
Ekintzailetza-taldeak
–
2019ko otsaila
Lehenengo edizioa – Taldeka: 2017ko maiatza
ConsolidaKoop – eratutako kooperatibentzako mentoretza
–
Lehenengo edizioa: 2018ko azaroa
Bigarren edizioa: 2019ko apirila
ConsolidaKoop – eratutako kooperatibentzako mentoretza
–
Lehenengo edizioa: 2018ko abendua
SOCEMBI – Ekin Silver Economy
–
Lehenengo edizioa: 2019ko urria
Ekimen ekintzaileak sustatzea Silver Economy
–
Bizkaiko edizioa Barakaldon: 2022ko apirila
Ekimen ekintzaileak sustatzea Silver Economy
–
Gipuzkoko edizioa, Debagoienan: 2022ko iraila
Ekimen ekintzaileak sustatzea Silver Economy
–
Bizkaiko edizioa, Bilbon/Getxon. 2023ko otsaila