

Etxeko asistentzia soziosanitarioa, oinarri teknologikoduna

Zahartze aktiboa komunitatean

Profil profesional berriak eta prestakuntza

Arreta-eredu berriak
Home Care Lab

Adinekoekin (autonomia, kronikotasuna eta mendekotasuna), familiekin eta eremu soziosanitarioko profesionalekin lan egiten dugu,
/ zahartzea
/ kronikotasuna
/ mendekotasuna
/ bakardadea
/ ahultasuna
esparru horietan lortutako ezagutza atzemanez, garatuz eta hedatuz, ikerketa-prozesu ireki eta kolaboratibo baten bidez.
–
Grupo SSIren egungo zorroari balioa dakarkioten produktu eta zerbitzu berriak sortzen ditugu.
Horiei esker, adinekoen, senideen eta sektoreko profesionalen bizi-kalitatea hobetu daiteke. Home Care Lab-en zeregina enpresa teknologikoen eta zerbitzu-enpresen lankidetzarekin osatzen da, eta hori funtsezkoa da konponbide berriak garatzeko.
1. Prospekzio teknologikoa eta zaintza estrategikoa
–
2. Lankidetza-proiektuen laguntza eta zerbitzuak ematea
–
3. Living Lab-en produktuak eta zerbitzuak testatzea, probatzea eta ebaluatzea
–
SSI Living Lab – Home Care Lab

Espazio hori azpiegitura aitzindaria da Euskadin. 2011n abiarazi genuen. SSI Living Lab Living Labs Europako Sareko (ENoLL) partaide da.
Espazio horrek teknologia aurreratuko etxe baten gelak simulatzen dita. 100m2-ko azalera du, eta ohe eta bainu egokituak, garabi hidraulikoak, sukalde modular bat eta erraz erabiltzeko moduko ukipen-ordenagailuak ditu.
HCLen ikerketa-jarduera living lab horren bidez bultzatzen da, mendekotasun edota kronikotasun egoeran dauden pertsonek, horien familiek eta zaintzaile profesionalek egiten dituzten eguneroko jardueren simulakroak esperimentatuz eta eginez.
Living Lab-ek metodologia propioa eta zerbitzu-zorroa ditu, Silver Economy sektorean produktuak eta zerbitzuak garatzen ari diren enpresen premiei erantzuteko, eta, horrela, sektorean konponbide berrien garapenaren balio-kate osoa betetzen du.
Era beran, Living Lab-ek, HCL hornitu den azpiegitura fisikoa ez ezik, arreta-zerbitzuen jasotzaile diren pertsonei –2.200 inguru: adinekoak, gaixotasun kronikoa edo mendekotasuna dutenak– emateko baliatzen diren etxeak eta beste baliabide eta programa batzuk ere baditu, Bizkaiko hainbat udalerritan.
Europako aliantzak
Indarrak batzen ditugu eta beste erakunde batzuekin lankidetzan lan egiten dugu












Gure proiektuak
Zahartze aktiboaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren, zainketa soziosanitarioen eta HCLren etxeko ingurunearen gaineko ezagutza, hirugarrenen gaitasun teknologikoekin batzen ditugu, gizartearen eskaerei benetako konponbide eraginkorrak emango dizkieten irtenbideak, produktuak, zerbitzuak edo enpresak garatzeko.

TRANSIS LAB
Gizarte-berrikuntzako eta bizitza-luzerako mugaz haraindiko Living Lab, landa-eremuetako adineko ahulentzat.

ZainLab
ZainLab, adinekoen zaintzaren sektorean enplegua eta ekintzailetza sustatzeko sortu den proiektua.

DIGISAD
DIGISAD, Etxeko Laguntza Zerbitzua digitalizatzeko eta horren kalitatea hobetzeko sortu den proiektua.

Ahotsak
Ahotsak, gizarte-zentroetan parte hartzeko eredu berriak garatzeko sortu den proiektua.

Ertzean
Ertzean, atzerritarren enplegagarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko sortu den proiektua.

MugiAdin
MugiAdin, adinekoen ahultasuna funtzionalaren eta harreman-ahultasunaren inpaktua geldiarazteko sortu den proiektua.

Begirada Aktibo Berria
Begirada Aktibo Berriak Bilboko adinekoen artean nahi gabeko bakardade-egoeren prebentzioa indartzen du.

FAAM
FAAM, CUIDALen bitartez ematen diren hurbileko zerbitzuen lehiakortasuna eta sendotzea hobetzeko sortu den proiektua.

BakarTEK
BakarTEK: big dataren bidez adinekoen bakardade-egoerak monitorizatzeko, iragartzeko eta horietan esku hartzeko sortu den konponbide teknologikoa.

CareHub
CAREHUBen helburua da zerbitzu soziosanitarioen HUB bat garatzea, bizitzan zeharreko etengabeko arreta bermatzeko.

Fragicare
Fragicare, ahultasuna etxean kudeatzeko plataforma teknologikoa, 70 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

Aketegi
Aketegi, etengabeko arreta soziosanitarioko zerbitzuen HUB baten plataforma digital bat diseinatu, garatu eta baliozkotzea.

Etxean Prest
Etxean Prest Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko eta zerbitzuak hobetzeko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko sortu den proiektua.

Nagusi Bot
Nagusi Bot laguntza birtual komunitarioko zerbitzu pertsonalizatua, ahots bidezkoa, adinekoen beharrak interpretatzeko gai dena.

Jakintza pilulak
Jakintza Pilulak, ELZko langile erretirodunak ahalduntzeko eta langile eta familia berriak zainketetan prestatzeko prestakuntza-proiektua.

CareTEK
Alzheimer-en gaixotasuna eta beste dementzia batzuk dituzten adinekoekin eta horien zaintzaileekin batera esku hartzeko murgiltze-sistema.

Cronicare
Cronicare, gaixotasun kroniko konplexuak dituzten pertsonen osasuna etxean kudeatzeko plataforma, Grupo SSIren proiektua.

MENTSAD
MENTSAD, etxean arreta soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzea errazten duen proiektua.

Prodome
Prodome: Europako proiektua, etxeko enplegatuak zeharkako gaitasunetan eta berariazko gaitasunetan profesionalizatzeko.

Menpe
Adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-ohiturak monitorizatzea, arrisku-jokabideen mapa bat zehazteko eta horiei aurrea hartzeko.

Alivida
Alivida: elikagai osasungarriak garatzea, zeinek adinekoen bizi-kalitatea hobetuko eta malnutrizioa saihestuko duten.

Zaintek
Zaintzaileen estres-baldintzak kontrolatzea eta hobetzea, nork bere burua zaintzea eta bere ardurapean dauden pertsonak zaintzea sustatzea.

FallDetect
Etxean adinekoen erorikoak eta arriskuak prebenitzeko eta antzemateko sistema sozioteknologiko bat garatzea.

Carevolution
Adineko gaixo kronikoekin etxeko laguntza-zerbitzuko langileen gaitasunak hobetzea.

Mementia
Etxean bizi diren adinekoentzako estimulazio kognitiboko software-plataforma bat diseinatu eta garatzea.

ICT4Silver
30 enpresa txiki eta ertaini laguntzea Silver Economy-rekin edo adinekoekin zerikusia duten produktu edo zerbitzu berritzaileak merkaturatzen.