Oso topaketa berezia ospatu genuen Grupo SSIn, 40 Urte 40 Ahots-i jatorria eman zion lehen elkarrizketan parte hartu zuten eta forma emateko Pilar Kaltzadarekin lan egin duten pertsonekin elkartu baikinen.
Liburuko ideiak eraikitzen hasi ziren formatu kolektibo berera itzuli gara. Gosari partekatu bat, lehen elkarrizketa haren espiritua berreskuratzen duena eta prozesuaren parte izan direnei argitalpena aurkezteko aukera ematen duena.
Topaketan zehar, Rosa Lavínek, Merche Arribasek eta Karmele Acedok testuaren zatirik esanguratsuenak iruditzen zaizkienak partekatu zituzten. Irakurketa horietatik abiatuta, Pilar Kaltzadarekin elkarrizketa bat hasi zen, eta horrek aukera eman zigun argitalpenak jasotzen dituen kapituluak eta gogoetak ezagutzeko.
Liburuak Pilar Kaltzada kazetari eta komunikatzailearen begirada eta lana izan ditu oinarri; entzute-, elkarrizketa- eta idazketa-prozesuan bidelagun izan da. Haren lanari esker, ahotsak antolatu, Grupo SSIren historia jatorritik ulertu, eta memoria, identitatea eta etorkizuna biltzen dituen kontakizun partekatuari forma eman zaio.
Entzute arretatsu eta errespetuzkotik abiatuta, Pilarrek Grupo SSIren funtsa interpretatzen jakin du, baita gure ibilbidea kontatzen ere: pertsonekiko konpromisotik, berrikuntza sozialetik eta zaintza erantzukizun kolektibo gisa ulertzetik eraikitako ibilbidea.
Topaketari amaiera emateko, liburuaren lanketan parte hartu duten pertsonei aleak eman zitzaizkien, haien ekarpena eta proiektu kolektibo hau posible egin duen oro aitortzeko.
Eskerrik asko bide honen parte izan zareten pertsona guztioi. Elkarrekin eraikitzan jarraitzen dugu!

