Zahartze-sektorean ekin nahi duzu?

Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen  eta herritarren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrei erantzungo diela?

 

Programa EkinSilverEconomy – Ekin Zilar Ekonomian 

Zahartze-sektorean ekin nahi duzu?

Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen  eta herritarren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrei erantzungo diela?

Programa EkinSilverEconomy – Ekin Zilar Ekonomian 

programa silver economy

Jaso banakako aholkularitza sektoreko profesionalen eskutik.

debagoiena
grupossi

Este proyecto se cofinancia por el Fondo Social Europeo (FSE).

fse

EkinSilverEconomy – Ekin Zilar Ekonomian

Jaso banakako aholkularitza eta mentoring-a sektorean lanean ari diren profesionalen eskutik. Profesional horiek ezagutzen dituzte zahartzearekin lotuta sortzen diren ekintzailetzarako aukerak.

Banakako aholkularitza, zure neurrira

Zilar Ekonomiak kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrak eta herritarren zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak.

SSI Taldean kolektibo horrekin lan egiten dugu eta ekintzaileen esku jartzen ditugu eskuratu ditugun ezagutzak; izan ere, 30 urteko esperientzia dugu.

Gipuzkoako biztanleen %22ak 65 urte baino gehiago ditu” (Eustat 2018). Biztanleriaren zahartzeak ekiteko eta negozio-lerro berrien garapenerako aukerak sortzen ditu arlo horretan eta adineko pertsonen behar zehatzen arretan. EkinSilverEconomy ekimenak arlo honetan enpresa-proiektu berriak bultzatu nahi ditu, lanpostuak sortuko dituztenak, eta era berean, balio sozial erantsi bat izango dutenak, adineko pertsonengan eragiteagatik.

Nori zuzenduta:

^

Ekintzaile izateko grina dutenei eta eskualdeko enpresei.

^

Adineko pertsonen beharrei erantzungo dien enpresa bat sortu nahi dutenei edota dagoeneko enpresa proiektu bat martxan izan eta esparru honetan negozio-ildo berri bat sortu nahi dutenei.

^

Programarekin eta bere baloreekin konprometituta eta Zilar Ekonomian interesatuta daudenei.

getxolan mentoring silver economy

Zu bezalako pertsonen bila ari gara Debagoiena -n:

^

Zure arlo profesionala hauetako bat bada: Gizarte Teknologia, Osasuna, Esku-hartze Psikosoziala, Birgaikuntza/Bizigarritasuna, Humanitateak, Turismoa, Aisialdia edo Kultura.

^

Laguntza profesionala eta eskarmentuduna bilatzen ari bazara gutxieneko bideragarritasuna duen proiektua sortzeko eta ondoren merkaturatzeko.

cronograma-mentoring

Urriaren 7an:  Go social!

– Debagoieneko Mankomunitatean

– Zilar Ekonomia  zehatz-mehatz zer den eta nola lagundu ahal dizugun kontatuko dizugu. Saioa amaitu ondoren, nahi baduzu, eman zurekin harremanetan jartzeko datuak.

Urriaren 7tik 15era:: Ideiak aurkezteko epea (>>  Izena emateko inprimakia <<) Behin osatuta, bidali rgarcia.

Urriaren 21era arteProiektuen baieztapena

– Interesatuta dauden profesional eta enpresen partaidetza aztertu eta baieztatuko dugu. Ziurtatu zurekin kontaktuan jartzeko bidea dugula, agian deituko dizugu, zu eta  zure motibazioak hobeto ezagutzeko.

Mentoring –a TaldeanGorde data hauek!

/ Urriak 23 (10:00 – 14:00):  Ideagintza eta produktu/zerbitzua. Balio-proposamena.

Azaroak 6 (10:00 – 14:00): Bezeroen segmentazioa. Estereotipoetan formazioa.

Azaroak 20 (10:00 – 14:00):  Komunikazioa eta marketina. Formazioa: Zelan komunikatu adineko pertsonei.

Abenduak 4 (10:00 – 14:00):  Prototipatzea. Prototipoen aurkezpena.

Saio guztiak DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAn izango dira.  – Nafarroa Etorbidea, 17 – 20500 Arrasate-Mondragón

Abenduaren 16tik aurrera: Banakako Mentoring-a aukeratutako proiektuekin.

silver-economy-inscribirse

IZENA EMAN!

Debagoiena Silver Economy

Mentoring programan parte hartu eta zure ideia aurkeztu nahi baduzu, egin klik ondorengo estekan eta bete inprimakia. [ESTEKA]

Edo nahi baduzu inprimakia jaitsi eta e-postaz bidali () helbidera.

Izena emateko inprimakia

Informazio gehiago: Debagoiena | Garapen agentzia

| 943 79 30 90