Ekin Silver Economy
Zahartzearen sektorean ekin nahi duzu?
Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen eta biztanleriaren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrei erantzun diezaiekeela?
Grupo SSIn, adineko pertsonekin atsegina den sare ekonomiko baten garapena sustatzen duten proposamenak babesten dugu. Haien beharrei irtenbidea emango dieten proiektuak garatzen ditugu.
Zahartzearen sektorean ekin nahi duzu?
Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen eta biztanleriaren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrei erantzun diezaiekeela?
Grupo SSIn, adineko pertsonekin atsegina den sare ekonomiko baten garapena sustatzen duten proposamenak babesten dugu. Haien beharrei irtenbidea emango dieten proiektuak garatzen ditugu.
Ekin Silver Economy
Silver Economy-n ekimen ekintzaileak sustatzea – Bizkaiko edizioa
– Taldeko eta banakako aholkularitza jaso, sektoreko profesionalek emana.
Ekimen horrek honako hauen babesa du:
Banakako aholkularitza, zure neurrira
Silver Economy delakoak kontuan hartzen ditu adinekoen benetako beharrak eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak.
Grupo SSIn pertsona talde horrekin egiten dugu lan, eta interesa duten ekintzaileen eta enpresen eskura jartzen dugu 35 urteko esperientzia honetan eskuratutako ezagutza.
EkinSilverEconomy-k Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, zilarrezko ekonomiari lotutako ideia, produktu eta zerbitzu berriak identifikatu eta sustatuz.
Nori zuzenduta:
Ekintzailetza-interesa duten Bizkaiko pertsonak, adinekoen beharrei erantzungo dien enpresa bat sortzeko interesa dutenak.
Tokiko enpresa-ehuna: Silver Economy-aren esparruan negozio-ideia bat garatu nahi duten enpresa-proiektuak dituzten ETEak, barne-ekintzailetzako proposamen gisa.
Ezkerraldea Garapen Agentziek hautatutako proiektuak eta proposamenak.
Programarekin konprometitutako pertsonak-erakundeak, ordezkatzen dituen balioak eta Silver Economy delakoan interesa dutenak.
Zure bila gabiltza, baldin eta:
Zure lanbide-arloa Gizarte-Teknologia, Osasuna, Esku-Hartze Psikosoziala, Errehabilitazioa/Bizigarritasuna, Giza Zientziak, Turismoa, Aisialdia edo Kultura da.
Gutxieneko proiektu bideragarriak sortzeko akonpainamendua profesionala eta esperimentatua bilatzen duzu, gero merkatura eramateko.
Ekin Silver Economy programaren kronograma
Maiatzaren 19a (9:00 – 11:00): Go social!
– Zehatz-mehatz azalduko dizugu Silver Economy zer den eta nola uste dugun lagun zaitzakegula.
Maiatzaren 19tik 25era: Ideien aurkezpena
– Interesdunek formularioa beteko dute
Maiatzaren 25etik 28ra: Parte hartuko duten proiektuen berrespena
– profesional eta enpresa interesdunen parte-hartzea baloratu eta baieztatuko dugu.
Ziurtatu zurekin harremanetan jartzea ahal dugula, beharbada dei egingo dizugu zu hobeto ezagutzeko eta zure motibazioak ondo ulertzeko.
2022ko ekaina: 4 Ideiagintza-saio.
Lehenengo jardunaldia ekainaren 10ean: Ideiagintza eta produktua/zerbitzua. Balio-proposamena.
Bigarren jardunaldia ekainaren 16an: Bezeroen segmentazioa. Estereotipoei buruzko prestakuntza.
Hirugarren jardunaldia ekainaren 23an: Komunikazioa eta marketina. Prestakuntza: Nola komunikatu adineko pertsonekin.
Laugarren jardunaldia ekainaren 30ean: Proposamenak aurkeztea.
14: 00etatik 16: 00etara izango dira, gure lokalean Ekonomia kalea 42 (Barakaldo)
Uztailatik aurrera: Banakako mentoringa
Prototipoak egiteko banakako saioak.
4 saio gehienez proiektu bakoitzeko.
Saio guztiak Barakaldon egingo dira, Ekonomia 40, SEEKen (Silver Economy Eskola), Grupo SSI-ren Ezkerralderako eta Meatzalderako zentro berrian.
Prestakuntza, zainketen eta adinekoen arloko ekintzailetza eta nahi ez den bakardadearen prebentzioa lantzeko sortutako gunea.
Living Lab espazio batekin, berrikuntzatik proiektuak eta zerbitzuak prototipatzea eta testatzea lantzeko.
Eman izena Ekin Silver Economy-n!
IZENA EMATEA FORMULARIO HONETAN.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: socem@grupossi.es
Realizamos proyectos que presentan soluciones a las necesidades de las personas mayores y sus familias, encaminados a la profesionalización del sector de los cuidados.
-
OFICINAS CENTRALES
- Padre Lojendio 1, 1º
48008
TRAINING CENTER
- Simón Bolívar 28
48013
ARRASATE MONDRAGÓN
- Iturriotz Kalea, 21
20500