Sektore soziosanitarioari ekin nahi diozu?

Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen inguruan eta biztanleriaren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrizanei erantzungo diela?

Taldeka programa – Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia

Sektore soziosanitarioari ekin nahi diozu?

Negozio-ideia bat duzu eta uste duzu adineko pertsonen inguruan eta biztanleriaren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrizanei erantzungo diela?

Taldeka programa – Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia

taldeka programa silver economy

Aurkeztu

zahartzearen eta adineko pertsonen inguruan duzun negozio-ideia.

Garatu

zure proiektua ekintzailetza programa berritzaile, erabilgarri eta parte-hartzaile batekin.

Ikasi

taldeko prestakuntzarekin, eta coaching eta mentoring teknikekin.

Jaso

banako aholkularitza sektoreko profesionalen eskutik.

bizkaia-foral
bizkaia-dema
grupossi

Taldeka Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia

Jaso banako prestakuntza, aholkularitza eta mentoringa jarduneko profesionalen eskutik. Eskarmentua dute zahartzearen sektorean, eta zuzenean ezagutzen dituzte sektore horren inguruan sortzen diren ekintzailetzarako aukerak . Foru Agentziaren eta Grupo SSIren lankidetza.

Programa honek gehienez ere 500 €-ko beka ematen du parte-hartzaile bakoitzeko (250 €/hil), betiere aurrez aurreko prestakuntzaren % 90era joaten bazara.

Programa berritzailea, erabilgarria eta parte-hartzailea

Ekintzailetza taldeen Taldeka programak ibilbide luzea du ekintzaileak laguntzen, eta beste norabide bat eman nahi dio bere jarduera profesionalari: negozio-ideia bat garatzea eta proiektuari itxura ematea ikuspuntu parte-hartzailea oinarri hartuta.

Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta Grupo SSIk diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak. Grupo SSIn pertsonen kolektibo horrekin lan egiten dugu, eta ekintzaileen esku jartzen dugu 30 urteko esperientziarekin lortu dugun ezagutza.

Nori zuzenduta:

^

Langabeei edo enplegagarritasuna hobetu nahi dutenei.

^

Adineko pertsonen beharrizanei erantzungo dien enpresa bat sortu nahi dutenei.

^

Programarekin eta programak adierazten dituen balioekin konprometituta eta Silver Economy-n interesa izanik.

nori-taldeka-silver-economy

Zure bila ari gara:

^

Zure arlo profesionalak hauek badira: Teknologia Soziala, Osasuna, Esku-hartze psikosoziala, Errehabilitazioa/Bizigarritasuna, Gizateria, Turismoa, Aisialdia eta Kultura.

^

2 hilabete inbertitu nahi badituzu zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko eta zure negozio-ideiari itxura emango dion bideranzko garapen-maila lortzeko. Prestakuntza-saioen osagarri gisa, coaching eta mentoring teknikak aplikatuko dira, eta zure profil ekintzailea garatzen lagunduko dizute.

^

Laguntza profesionala eta eskarmentuduna bilatzen ari zara zure negozio-plana gauzatzeko eta zure enpresa-ideia martxan jartzeko (2 hilabete).

Zure proiektua martxan jarri ondoren, Foru Agentziaren laguntza teknikoa izango duzu hamabi hilabetean. Gainera, kasuan kasuko foru-dekretuen bidez ezarritako autoenplegurako laguntzak eskuratu ahal izango dituzu.

egutegia-taldeka-silver-economy

Maiatzaren 7ra arte: Izen-emateak

– Taldeka programan (ekintzailetza taldeak, Silver Economy berezia) parte hartzeko eskabideen epea.

Maiatzaren 8an eta 9an: Go soziala!

-programa xehetasunez azalduko dizugu. Saioa amaitu ondoren, test txiki bat betetzea eta zure curriculuma entregatzea proposatuko dizugu.

Maiatzaren 8tik 10era: Elkarrizketak

– hobeto ezagutu nahi zaitugu. Aurrez aurreko elkarrizketa bat zehazteko eta zure arrazoiak zein diren jakiteko deituko zaitugu.

Maiatzaren 11n eta 12an: Baieztapenak

– zuzenean deituko dizugu programaren lehenengo edizioan parte hartuko duzula baieztatzeko.

Maiatzak 15 – Uztailak 15: I. fasea

– gaitasun pertsonalak eta negoziorako gaitasunak garatzea. Horretarako, prestakuntza-saioak, eta taldeko coaching eta mentoring teknikak konbinatuko dira.

Uztailak 16 – Irailak 15: II. fasea

– negozio-plan bat egitea eta martxan jartzea, SSI Taldeko Silver Economy-ren laguntzarekin.

Programa osoa Grupo SSIren instalazioetan gauzatuko da, Simon Bolivar 28 kalean (Bilbon). Maiatzaren 8ko eta 9ko saioak goizez egingo dira (10:00etatik 12:00era). I. fasean, ordutegi hau zehaztu da: 10:00etatk 14:00etara. II. fasean, ordutegia pixkanaka zehaztuko da ekintzailearen eta aholkulariaren artean.

Aukeratu ez bazaituzte eta ados bazaude, zure hautagaitza sartuko dugu etorkizunean egingo diren beste edizio batzuetarako.

taldeka-silver-economy-eman-izena

Izen-ematea itxita dago.

Hurrengo deialdien informazioa eskatzeko:

CV (PDF edo Word, 2 Megas):