Sektore soziosanitarioari ekin nahi diozu?
Taldeka programa – Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia
Sektore soziosanitarioari ekin nahi diozu?
Taldeka programa – Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia
Aurkeztu
zahartzearen eta adineko pertsonen inguruan duzun negozio-ideia.
Garatu
zure proiektua ekintzailetza programa berritzaile, erabilgarri eta parte-hartzaile batekin.
Ikasi
taldeko prestakuntzarekin, eta coaching eta mentoring teknikekin.
Jaso
banako aholkularitza sektoreko profesionalen eskutik.
Taldeka Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia
Jaso banako prestakuntza, aholkularitza eta mentoringa jarduneko profesionalen eskutik. Eskarmentua dute zahartzearen sektorean, eta zuzenean ezagutzen dituzte sektore horren inguruan sortzen diren ekintzailetzarako aukerak . Foru Agentziaren eta Grupo SSIren lankidetza.
Programa berritzailea, erabilgarria eta parte-hartzailea
Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta Grupo SSIk diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak. Grupo SSIn pertsonen kolektibo horrekin lan egiten dugu, eta ekintzaileen esku jartzen dugu 30 urteko esperientziarekin lortu dugun ezagutza.
Maiatzaren 7ra arte: Izen-emateak
– Taldeka programan (ekintzailetza taldeak, Silver Economy berezia) parte hartzeko eskabideen epea.
Maiatzaren 8an eta 9an: Go soziala!
-programa xehetasunez azalduko dizugu. Saioa amaitu ondoren, test txiki bat betetzea eta zure curriculuma entregatzea proposatuko dizugu.
Maiatzaren 8tik 10era: Elkarrizketak
– hobeto ezagutu nahi zaitugu. Aurrez aurreko elkarrizketa bat zehazteko eta zure arrazoiak zein diren jakiteko deituko zaitugu.
Maiatzaren 11n eta 12an: Baieztapenak
– zuzenean deituko dizugu programaren lehenengo edizioan parte hartuko duzula baieztatzeko.
Maiatzak 15 – Uztailak 15: I. fasea
– gaitasun pertsonalak eta negoziorako gaitasunak garatzea. Horretarako, prestakuntza-saioak, eta taldeko coaching eta mentoring teknikak konbinatuko dira.
Uztailak 16 – Irailak 15: II. fasea
– negozio-plan bat egitea eta martxan jartzea, SSI Taldeko Silver Economy-ren laguntzarekin.
Aukeratu ez bazaituzte eta ados bazaude, zure hautagaitza sartuko dugu etorkizunean egingo diren beste edizio batzuetarako.
Izen-ematea itxita dago.
Hurrengo deialdien informazioa eskatzeko: socem@grupossi.es