Lege-oharra

Grupo SSI-k informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoaren arloko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, bai eta abenduaren 13ko datu pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoak ere, eta helburu horrekin sortu dugu ondorengo lege-oharra.

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren arloko zerbitzuen ingurukoa (IGZL-ME):

Datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa (DBLO):

Datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan xedatutako helburuetarako, webgune honetatik (https://grupossi.es/) jakinarazten dizugu datu-fitxategi automatizatu bat dugula zuk emandako datu pertsonalak gordetzeko (harremanetarako daturik eman izatekotan).
Datu horien xedea da enpresaren eguneroko lanean ager litezkeen informazio-jardueren garapena.
Fitxategiaren arduradun gisa, Grupo SSI -k bere gain hartzen du emandako informazioa modu konfidentzialean tratatzeko eta legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartzeko konpromisoa, eta eskueran dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu ematen zaizkion datu pertsonalen galera, erabilera okerra, eraldaketa, baimenik gabeko erabilera eta lapurreta galarazteko.
Edozein momentutan baliatu ahalko dituzu zure datu pertsonalak zuzendu, aurkaratu eta ezeztatzeko eskubideak. Horretarako, zure burua identifikatzea eta lehen aipatutako helbide elektronikora idaztea besterik ez duzu.

COOKIE POLITIKA

Servicios Sociales Integrados – Grupo SSI (aurrerantzean, “Grupo SSI”) bere cookieak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu saioa eta erabiltzailearen lehentasunak mantentzeko, nabigazio-esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilera-estatistikak burutzeko. Nabigatuz eta Grupo SSI-ren webgunean jarraituz, erabiltzaileak bere baimena ematen du cookien erabilerarako, ondoren deskribatutako Cookie Politikan xedatutakoaren arabera. Politika hau noizean behin eguneratu ahalko da, beraz, politika erregulartasunez kontsultatzea gomendatzen dizugu.

ZER DIRA COOKIEAK?
Cookieak erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen diren webguneen fitxategiak dira eta web-nabigazioari zerbitzu interaktiboen abantailak emateko beharrezkoak dira. Cookie mota posibleak:

Jatorriaren arabera:

  • Berezkoak: bisitatzen ari zaren webguneak berak sortutako cookieak dira.
  • Hirugarrenenak: webgune horretan barna nabigatzean jasotzen diren cookieak dira, baina webgune horretan ostatatutako hirugarren zerbitzu batek sortuak.

Iraupenaren arabera:

  • Saioko cookieak: erabiltzailea webgunera sartzen den bitartean datuak jaso eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak dira, erabiltzailearen diskoan erregistratzen ez direnak.Cookie iraunkorrak: terminalean biltegiratzen diren eta cookiearen arduradunak ezarritako epe batean zehar atzitu eta trata daitezkeen cookieak dira.

Xedearen arabera:

  • Helburu teknikoak: ezinbestekoak dira webgunearen funtzionamendurako ETA, horregatik, “behar-beharrezkotzat” jotzen dira. Zerbitzaritik hainbat erabiltzaileren trafikoa aldi berean kontrolatzea, erabiltzaileen identifikazioa eta erabiltzaile gisa sistemara sartzea ahalbidetzen dute, besteak beste.
  • Pertsonalizazioa: erabiltzaile bakoitzak hainbat alderdi konfiguratzeko aukera ematen dute, hala nola, webgunea bistaratzeko hizkuntza edo eskualdeko konfigurazioa.
  • Analisia edo errendimendua: bisita-kopurua eta webguneko atal desberdinetako nabigazio-irizpideak modu anonimoan neurtzea ahalbidetzen dute.
  • Publizitatea: webguneetan eskaintzen den publizitatearen eraginkortasun-parametroak erabiltzea ahalbidetzen dute.
  • Jokaeraren araberako publizitatea: webgunean eskainitako eta erabiltzaileen jokaeran oinarritutako publizitatearen eraginkortasun-parametroak erabiltzea ahalbidetzen dute.

ZEIN COOKIE MOTA ERABILTZEN DIRA GRUPO SSI -REN WEBGUNEAN?

Grupo SSI -ren webguneko cookieak aldi baterakoak dira eta ez dira inoiz ere erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.
Berezko cookieak eta hirugarrenen cookieak: Grupo SSI -k helburu teknikoetarako saioko cookieak erabiltzen ditu, webgunearen funtzionamendua mantentzeko behar beharrezkoak direnak. Nabigatzea eta webgunearen oinarrizko funtzioak erabiltzea ahalbidetzen dute. Esaterako, saioa mantentzeko. Cookie horiek ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen, ez eta erabiltzailearen nabigazioari buruzko inolako informaziorik jasotzen marketing jardueretarako edo zein orrialdetan barna nabigatu duen gogoratzeko.
Pertsonalizazio-cookieak ere erabiltzen dira erabiltzaileak hainbat ezaugarri konfiguratzeko aukera izan dezan, esaterako, nabigazio-hizkuntza, hartara erabiltzailearen profilaren araberako nabigazio-esperientzia hobea eskainiz.
Analisirako cookieak: Grupo SSI -k Google Inc. enpresaren titulartasun eta erantzukizunpeko “Google Analytics” cookieak erabiltzen ditu. Cookie hauek webguneetan burutzen den nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko balio dute, betiere modu anonimoan. Gehienbat, bisita-kopuruari, ikusitako orrialdeei eta abarri buruzko informazioa lortzeko erabiltzen dira. Informazio honek zerbitzu hobe eta egokiagoa ematea ahalbidetzen du.
Gizarte-sareetako cookieak: SSI taldeko zenbait webgunetan “Gustuko dut” edo “Partekatu” moduko botoiak aurki ditzakezu, Facebook edo Twitter bezalako gizarte-sareetan zenbait eduki partekatu ahal izateko. Funtzionaltasun honek cookieak erabiltzea eskatzen du gizarte-sare hauetako webguneetara estekak ezartzeko. Gizarte-sareetako cookien erabilerari buruzko informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu webgune horietako cookie-politika.

NOLA DESINSTALATU COOKIEAK?

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du cookieak iristen direnean abisu bat jasotzeko eta bere ekipamenduan cookieak instalatzea galarazteko. Nabigatzaile nagusiek cookieak blokeatu eta ezeztatzeko aukerak eskaintzen dituzte, baina prozedura desberdina izaten da Internet-nabigatzaile batetik bestera. Cookieak desinstalatzeko, zure Internet-nabigatzaileak emandako jarraibideak irakurtzea gomendatzen dizugu. Beherago nabigatzaile eta gailu nagusien estekak aurkituko dituzu, informazio guztia izan dezazun:

  • Explorer: windows.microsoft.com
  • Firefox: support.mozilla.org
  • Chrome: support.google.com
  • Safari: support.apple.com
  • Opera: help.opera.com

Gailu mugikorren kasuan, ohikoa da ere nabigatzaileak honelako aukerak eskaintzea “Doikuntzak” atalean.
Hala ere, kontuan izan nabigatzailea cookieak errefusatzeko konfiguratuz gero ezingo direla erabiltzailearen lehentasunak mantendu eta zenbait webgune erabilgarri ez egotea gerta litekeela.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar